Perrexil, bizi ala hil?

«Perrexil, jan ta bertal hil» kanpainaren logoa.

Irudia: «Perrexil, jan ta bertal hil» kanpainaren logoa.

Inor gutxik ezagutzen ditu perrexilak izan ditzakeen ondorioak, baina ezin daitezke alde batera utzi, gehiegizko kontsumoa hilgarria izan baitaiteke. Petroselinum crispum landareak ere baditu albo ondorioak eta horiek ezagutarazteko kanpaina bat jarri du abian Osakidetzak «perrexil, jan ta bertan hil» lelopean.

Perrexilaren aktibo sendagarrietako bat apiol izeneko konposatu kimiko organikoa da eta kontua da, apiol gehiegi hartzen duenak intoxikatzeko arriskua duela. Ondorioz, behar baino perrexil gehiago jaten duenak bere sabeleko Ness munstroa esnaraziko du eta haize ufada bortitzak izango ditu. Sintoma hori jasandakoan perrexilaren zapore paregabea dastatzen jarraitzen duenak arritmiak izan ditzake. Hau da, bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo izugarriak, aurreko gidaria L-duna denean eta maldan gora autoa abiarazi behar duenean zeure bihotzak sufritzen duen asaldura baino are okerragoa. Nahikoa ase ez eta perrexil gehiago jaten duenak jakin behar luke bere gibelak eta giltzurrunek greba eskubidea dutela; halakoetan, arazgarria den oro pozoi bihurtzen da. Sintoma horiek hautematen ez badira, denboraren poderioz perrexilak heriotza ekar dezake. Beraz, broma gutxi perrexilarekin!

Aspalditik dator perrexilaren botere suntsitzaileekiko susmoa. Antzinako Grezian, Peloponeso penintsulako zenbait hiritar tentuz ibiltzen ziren perrexilarekin. Izan ere, Arquemorusek ‒heriotzaren mezulariak‒ perrexila erabiltzen zuen hilobiak apaintzeko. Geroztik, kasu aipagarri gehiago egon dira historian zehar. Esate baterako, perrexilaren masakre lazgarria ‒Masacre del perejil‒. Azken istripua 2009an gertatu zen: «Perejil vuelve a ser noticia por la trágica muerte de al menos ocho personas».

Atzo arratsaldeko prentsaurrekoan, Osakidetzako ordezkarietako batek honela borobildu zuen bere jarduna: «Oraingoz medida prebentiboak hartuko dira. Baina etorkizun hurbilean, perrexilaren ilegalizaziorako negoziaketak egotea posible da, ze perrexila gizartearentzat mehatxu konstantea suposatzen du.».

Elixabet

One thought on “Perrexil, bizi ala hil?

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s