…Eta abrakadabra

…ETA ABRAKADABRA

Jatorrizkoa: …UND ABRAKADABRA – Irmela Brender

Hizkiak aldrebestuko ditugu,
nahastu, hara eta hona mugitu:

GIZAtik GAZIra,
TOPEtik PETOra,
BILOA dauka ILOBAk,
eta GUREA AGURE da,
AINHOA da OIHANA,
HAUTSetik HUTSA,
AI AMA, badator AMAIA,
eta EZINA IZENA da!

Ai, AZAROan zenbat ARAZO
GORI dago, ez da GIRO.
KASKOari KOSKA egiten diote,
eta ZAPO zuriak ZOPA nahi du.
OPEL autoak jendez LEPO,
TOPO egin dute, edo bestela POTO.
AZTI batek gazta ZATI bat nahi du.
BARETU dadila, eta janaria BERATU,
Baina batu ontziaren BELA, BALE handia
GARUN hori jan GURAN dabil eta.

Bukatzeko, aurrekoz atzera zein atzekoz aurrera
arreta eskaini
honako esaldi honi, baina sortzailea
ez naiz ni.
Jenio batek asmatu du,
artez eta sormenez:
“ZE NEKEZA INORI ATEA IREKITZEA
EZTIKERIA ETA IRONIA ZEKENEZ”.

                                                         Ainhoa

One thought on “…Eta abrakadabra

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s