Historia ez da liburuetan soilik jasotzen, historia kalean dago. Berdina gertatzen da literaturarekin; izan ere, gure egunerokotasunean, gutxien espero dugun kale-bazter edo izkinean egingo dugu topo literatur lan bikain batekin. Eta gai honetaz idazten ari naizela, Berlingo East Side Gallery etorri zait burura.
Berlingo harresiak garai ilun bat ekarri zion Alemaniako hiriburuari eta, oro har, herrialde osoari. Hiria bitan banatu zuen, eta bertako hiritarrak preso zeuden beren kaleetan. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, Berlinek garai latz haiek gainditu ditu eta harresia artez eta kulturaz bete du. East Side Gallery ekialdearen eta mendebaldearen arteko banaketa ahalbidetu zuen harresi zati bat dugu, baina gaur egun kolorez betetako muralek estaltzen dute. Bertan mundu osoko artistek egin dute beren ekarpena, iraganeko historia gogorra modu positiboan gogoratuz. Margolan ezberdinen artean literaturaz ere goza daiteke. Nire muralik gogokoenak honela dio: «Leku txiki askotan gauza txiki asko egiten dituzten pertsona txiki askok munduko historia alda dezakete». Ez da gutxi pareta batek esan dezakeena.
Maddalen
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza