Pawel Kuczynski Szczecin-en, Polonian, jaiotako margolaria da. Poznango unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen, eta bertan espezializatu zen estilo grafikoan.
36 urte besterik ez eta 92 sari jaso ditu jada karikatura eta marrazketa arloetan, nazio-mailan zein nazioartean.
Bere obra oso zabala da, baina batez ere politika-, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-satiran nabarmentzen da, zeinetan gizarte gaiekiko duen alderik kritikoena agertzen duen. Hona hemen bere 37 lan onenen errepasoa.
Komunikabideen morboa
Hurrengo notizia osatzeko haragi bila.
Behin-betiko pobrezia
Askok galdetzen dute jendeak zergatik jarraitzen duen pobre izaten, laguntzak jasotzen baditu ere . Erantzuna da, euren baliabide urrien ondorioz bizirautera kondenatuta daudela, egoera hobetzeko aukerarik gabe.
Liderrak
Azken mendeetan, bat erortzean beste bat agertu izan da, gurpil-zoro baten gisan…
Heziketa
Teknologiaren mende bizi diren gero eta gazte gehiago, lotsagabeak eta etxean laguntzen ez dutenak. Bitartean, amek euren neskame gisa lotuta egoten jarraitzen dute.
Zergatik egin behar dut kaxa batean?
Eurentzat naturalak ez diren gauzak egiten erakusten diegu, geure ohiturak aldatu beharrik ez izateko.
Armistizioa
Gerran dauden herrialdeek su-etena sinatzen dutenean ez da egoten bakerik, irabazi nahi duten garaikurrareiko ikusmina baizik.
Animaliak otzantzen
Animaliek gure eskutik jan dezaten nahi dugu, gu goazen lekura joan daitezen nahi dugu, gure mendeko espezie bat gehiago izan daitezen nahi dugu.
Konfesioak sare sozialen bidez
Sare sozialak erabiltzen ditugu gure arazo eta akatsak bozgoran esateko, besteen onarpena eta sostengua behar ditugu. Hori da XXI. mendeko aitortzeko modua.
Kulturaren formatua
Irakurtzea gogaikarria da, telebista ikustea aldiz erraza. Horixe da jende askoren kultura.
Emakumearen ibilbide profesionala
Tamalez, hori da gizonen kontrolpeko lan-munduan emakume askok jasan beharko dutena.
Erlijioak eta buru-jateak
Argi ibili, erlijio batzuek gizakiaren eskubide garrantzitsuena kentzen dute: pentsatzeko eskubidea.
Artaldeak bezala
Eta zuk, zeini emango diozu botoa?
Adierazpen askatasuna eta informazioaren gardentasuna
Internetek injustizien aurka borrokatzeko arma onena eskaintzen digu: gure hitzak ezin ditu inork estali.
Mundu lurtarra
Izarrak, politikoak eta bestelako pertsona ospetsuak herri xeheari bisita egiten.
Inguruak garbitzen
Zakarrak zakarretara.
Zer ezkutatzen du diruak?
Amerikak bere aurrekontuaren zati handi bat gerrak sortzen eta munduko “bakea” mantentzen gastatzen du. Askatzen dituen herrialdeen kontrola lortuta, bestelako baliabideak ere irabazten ditu.
Gerrako putreak
Gerra guztien arrazoia berbera da: aurkariaren baliabideak ehizatu ahal izatea.
Etorkizuna
Gure planeta lehortu eta zuhaitz guztiak mozten ditugunean… Zein oxigeno arnastuko dugu? Zein ur edango dugu?
Erlijioak eta eboluzioa
Liburutegiak erre eta zientzialariak sutara botatzea: jakintzaren garapenerako trabarik handienetarikoa.
Bakea zer den erakusten
Gure seme-alabei bakeaz hitz egitea, benetan adierazten duena argi azaldu gabe.
Zaborrezko promesak
Euren diskurtsoa edukirik gabea da eta beti berdina dirudi. Azken urteetan erakutsi digute ezin dela eurengan sinistu.
Munduko haurrak
Gizarte-ezberdintasuna bereziki kritikoa eta etsigarria da haurren artean gertatzen denean. Munduan milioika haurrek heldu askok inoiz egingo ez lituzketen lanak egiten dituzte.
Arazoei mozorroa jartzen
Gas- eta petroleo-konpainiak gure planetaren bizia xurgatzen ari dira. Ondo makillatutako marketin eta gizarte-erantzukizun korporatiboko plana da aurrera jarraitzeko behar den kezko estalkia.
Esklaboak
Itxurakeriaren esklaboak gara, ez garen zerbait erakustearen esklaboak, gure bizitza besteek esango dutenaren araberako gezurrezko erakusleiho bihurtzearen esklaboak.
Berotze globala
Gure ekintzen ondorioek errurik ez dutenen bizitza galtzea dakarte: animaliena.
Gerrako heroiak
Gatazketan gure alde borrokan ari direnak miresten ditugu, baina ahaztu egiten zaigu kemen horren atzean euren familiak sufritzen ari direla, eta gerora inor ez dela haietaz oroitzen.
Zuk bai, horiek ez.
Erraldoiak garela uste dugu, jainkoak garela. Guk erabakitzen dugu zein animalik merezi duen bizitzea, eta zeinek hiltzea. Tokatzen ez zaigun rol bat hartzen dugu.
Denbora gure aurka
Teknologia izugarri aurreratuta ere denbora beti egongo da gure aurka, minutuz minutu, segunduz segundu.
Baliabideak
Aberats bat egoteko, 1.000 txiro egon behar dira. Gehiegikeria vs. bizirautea. Ipar hemisferioan hego hemisferioari hiru bider jaten emateko adina janari dago.
Tramankuluak
Diru asko inbestitzen dugu, sarritan gure baliabideen gainetik, behar ez ditugun gauzak erosteko. Erosten ditugun horiek nahikoa lirateke guk egiten duguna ulertu ezin duten familiei jaten emateko.
Kontrastea
Ezkontza: xahutze, jatordu, jantzi, gonbidatu eta luxuz beteriko gertakaria. Metafora honetan arrozak batzen ditu batzuen ospakizuna eta besteen esklabotza, bizirauteko beharrezkoa dutena.
Gerrako piezak
Pertsonak gerrako peoiak dira. Goikoen erabakiak eta interesak praktikan jartzeko balio duten unitateak. Besterik ez.
Gezurren gainean eraikitako mundua
Historiako erabaki politiko gehienen atzean interes pertsonalak egon dira. Bestelako gauza da hori guztia nola kontatu nahi izan diguten.
Irudimena sukaldaritzan
Hain garrantzitsua da, edo burbuila bat besterik ez da? Batzuek defenditzen dute horrelako janariak ez duela tripa betetzeko balio, esperientzia baten parte dela baizik. Beste batzuek diote janariari hori egitea ez dela justua.
Hezkuntza-sistemaren akatsa
Informazioa xurgatzera behartuta gaude, gero arrapaladan dena bota eta inoiz gehiago ez gogoratzeko.
Jolas egingo dugu?
Batzuentzat jolasa dena, bizirauteko modu bakarra da besteentzat.
Krisia
Zer da luxua? Bakoitzaren baliabideen arabera, luxua oso ezberdina izan daiteke batzuentzat eta besteentzat. Hainbat familia behartuta dago daukan apurra egunetik egunera banatzera.
Ainhoa
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza