Zauden tokian zaudela, udazkena beti udazken.
Hona hemen gizakiak asmatutako urte garai honetan ‒udazken arratsaldetan‒ idatzi ditugun zenbait haiku!
Udazkeneko haikuak
Iritsi dira
udazken koloreak
zuhaitzetara.
–
Gau izartsua
hiriko kaleetan
ezin ikusi.
–
Gaztainondoa
fruituz lepo: badator,
koxk kaskarrean.
–
Adaburuak
haizearen norantzan;
hostoen dantza.
–
Iluntasuna,
tabernako zarata,
kale kantoian.
–
Gitarra hotsa,
behatzak geratzean
isiltasuna.
–
Aterpe bila
hostoak erortzean
badator hotza.
–
Iluntasuna
leiho ondoan entzun
kazkabar hotsa.
–
Kafea bor-bor
kea dariolarik,
eskuak bero.
–
Weser ertzean
ekiari begira
azala goxo.
–
Zatoz, faborez,
eguerdiko eguzki,
ni epeltzera.
–
Malenkonia
jada joanak dira
egun luzeak.
–
Hego-haizea
hodei grisen azpian.
Hostoek krix-krax.
–
Gaua heltzean,
nire berokipean,
oilo-ipurdia.
–
Alaitasuna,
ilunpekoaren zain
gaba luzeak.
–
Baina badatoz
solasaldi luzeak
etxe beroetan.
–
Baina badatoz
afari eta bazkari
kaleak zuri.
–
Hotz usaina,
elurra mara-mara,
kaleak zuri.
Ainhoa, Elixabet, Maite eta Ainhoa
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza