Art in a Toilet: koloreak eta hitzak komunean

Leina Kunst artista herrialde ezberdinetako komunetan aritu da kolorez beteriko margolanak sortzen Art in a Toilet proiektuarekin. Proiektu bitxia benetan; izan ere, komunak erakustoki bihurtzen dira, eta espazio publiko eta pribatuen muga kolokan jartzen da. Margolan gehienak Alemania, Estatu Batuak eta Euskal Herriko komunetan topa ditzakegu, denak kolorez blai. Irudi abstraktuak nagusitzen dira, eta Leina Kunstek estilo propioa garatu duela esan dezakegu, erraz antzemateko modukoa.

Ziurrenik, zure buruari galdetuko diozu zergatik ekarri dugun Art in a Toilet proiektua blog honetara. Bada, proiektuaren sortzaileak arte plastikoaz gain, literatura ere lantzen duelako. Leina Kunstek margolan bakoitzari horrekin zerikusia duen testu labur bat gehitu dio. Testu gehienak artistak berak sortutakoak dira, nahiz eta abesti zatiak edo aipuak ere aurki ditzakegun. Hizkuntzei dagokienez, aniztasuna aipatu behar dugu, ingelesez, alemanez, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako pasarteak irakurtzeko aukera baitaukagu. Kasu batzuetan, testuak lotura zuzena du margolanaren edukiarekin; eta beste batzuetan, artistak egun horretan izandako pentsamendu batekin edo bizitutako zerbaitekin. Bestalde, hainbat testuren bidez, munduari mezu zehatz bat helarazi nahi zaio eta hartzailearengan gogoeta piztu.

Art in a Toilet koloreak eta hitzak uztartzen dituen proiektu interesgarria da, dudarik gabe. Artistaren lan guztiak http://leinakunst.com/ web orrian daude ikusgai, eta Berbaratzatik, noski, horiei begiratu bat emateko gonbita luzatzen dizuegu.

moma

MoMA, New York City, USA.

There is no need to wait for the big invitation. The time to do is now – the time to create is now. We don’t need fancy galleries to present our art. We don’t need high class curators comenting. We don’t need to make art for the rich. We create for the people.

Maddalen

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s