Samba

SAMBA

Bukatu berri den urtean arrakasta handia izan duen film frantses bat ekarri nahiko genuke gogora, film hori gauzatzeko erabili duten liburua, hobeto esanda. Izan ere, gaur egun pil-pilean dagoen gai bati egiten dio erreferentzia, eta milioika pertsonek egunero jasaten dituzten arazoak islatzen dira bertan. Horregatik, “Samba pour la France” eleberriari tartetxo bat egitea ondo legokeela pentsatu dugu. Ezagun egiten ez zaizuenontzat, Jean-Marie Volet idazleak egindako kritikaren zati bat itzuli dugu, eta horren bidez aurkezten dizuegu eleberri paregabe hau:

«Eleberri honek nabarmentzen ditu hedabide eta gobernuek eragindako atzerritarren aurkako gorrotoak eta informazio faltak eragiten dituen ondorioak, hori guztia haien interesak babesteko, gero eta nabarmenagoa den inmigrazio “ilegal”aren benetako arrazoiak alde batera utziz. Hau da, kontuan hartu gabe ezkutuko botere ekonomiko, politiko eta militarrek burutzen duten munduaren esplotazio ekonomikoak dakartzan hondamena eta nahasmena, eta egoera horren aurrean eta laguntza eskaeren aurrean entzungor jokatuz. Paperik gabekoen arazoa ez da konponduko Frantzia eta Europa babesteko Maginot lerro berri bat eraikiz; problema horren irtenbidea mundu osoko Samba guztiei jatorrizko komunitatean edota gurean integratzen laguntzea izango litzateke. […] “Hizkuntza ona darabil, eta eguneroko errealitatea eta esperientzia propioaz baliatuz, Delphine Coulin-ek integrazioari eta nazioarteko migrazioari buruzko hausnarketa sakon bat egitera garamatza”.»

Horren harira, “Samba” da eleberriko protagonista, jatorrizko herrialdea utzi eta Frantziara “bizitza hobe baten bila” alde egiten duen afrikarra, eta jasandako esperientziak islatzen dira liburuan. Voletek esan bezala, hausnarketa egiteko aukera paregabea ematen digu eleberri honek, immigrazioa gero eta hurbilagoko gaia baita, guretzako aurkeztutako egoera jada errealitate bat da-eta. Baina dagozkigun arazoei aurre egin ordez, herrialdeen arteko mugetan gero eta hesi altuagoak ezartzen ari gara, gure interesen aldekoa ez dena baztertuz eta begi-bistan ditugun arazoen aurrean ez ikusiarena eginez.

samba pour la france

Hortaz, hain gertuko dugun gai hau hedabideetan askotan erakusten ez diguten ikuspuntu batetik ezagutu nahi baduzue, eleberria irakurtzera animatzen zaituztegu. Eta filmak gustukoago izanez gero, hemen duzue igande arratsalde euritsu baterako plana:

https://www.youtube.com/watch?v=1xIomK9BpGs

 Volten artikulua:

http://aflit.arts.uwa.edu.au/reviewfr_coulin11.html

Maite

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s