Herri baten ohoreagatik

Ali Mebtouche idazlea Aït-Aïssa-Mimoun izeneko hirian jaio zen, Algerian. Soldadu frantsesen eskola baten ikasi zuen hamahiru urte zituenetik hamabost urte bete arte, Algerian gerra zegoen garaian. Hemeretzi urte bete zituenean emigratu zuen Frantziara.

Metbtouchek idatzitako liburu gehienek berak bizitako esperientziak dituzte oinarri, hala dio “L’histoire d’un berger de Kabylie pendant la guerre de l’Algerie” liburuari buruz hitz egiten duenean: “liburu horretan kontatzen ditudan gerrako eszenak nik neuk bizi izan nituen nire herrian mutiko bat nintzenean. Artzaina (berger) nik ezagutu nuen pertsonaia bat da.”

Frantziara heldu zenean eraikuntzan hasi zen lanean eta horretan jardun zuen bere alabak idaztera bultzatu zuen arte. Etxean istorio asko kontatzen zituela dio Metbouchek, Kabiliari1 buruzko ipuinak batez ere. Hasiera batean alabaren hitzak erokeritzat hartu zituen, nola idatziko zuen liburu bat eraikuntzan lan egiten zuen gizon xume batek? Ez zuen bere burua horrelako zerbait egiteko gai ikusten, baina esan bezala, alabaren hitzek adorea eman zioten, eta horietan aurkitu zuen behar zuen motibazioa.

Hortaz, gaurkoan Metboucheren 2011ko “Pour l’honneur d’un village” hasieraren euskarazko itzulpena aurkezten dizuegu, Kabilia lurraldeaz, idazlearen jaioterriaz, hitz egiten duena. Asko ezagutzen ez dugun lurraldean sarrarazteko modu egokia izan daiteke, beste herrialde batzuen borroka ezezagunaren berri emateko modua.

 ob_41e2fa_pour-l-honneur-d-un-village-juin-2011

1850 eta 1857 artean hamalau erasoaldiren ondoren, Randon mariskalaren armadak porrot izugarria jasan zuen kabilien erresistentziaren ikur izan zen Fadma N Semeur-en soldaduen aurka. Halaber, haien bandera ezarri zuten geroago “Fort-National” izena izango zuen Arbaâ Naït Irtahen-en gailurrean.

Beste kontinente batetik etorritako inbaditzaileak (inikchamen) Kabilian sartzen ziren lehen aldia zen. Izan ere, Ekialde Ertainetik etorritako arabiar nomadak, Bizargorri  anaiek bidalitako turkiar jenizaroak2 eta Erromatar Inperioaren armadak ezin izan zituzten Djurdjurako mendi itzelak eskalatu; gainera, bertako biztanleen erresistentziarekin egin zuten topo, haien lurraldean sartu gura zuen edonor atzera botatzeko prest. Bere helburua betetzeko asmoz, Randon jeneralak kabiliar indigena askoren babesa lortu zuen.

Aipatutako azken horien aholkuak kontuan hartuz, jeneralak Ramadan hilabeteko baraualdia bukatzen zen eguna hautatu zuen. Izan ere, “Fadhma N Semeur eta bere soldaduak ustekabean harrapatu nahi badituzu, egin eraso Eid al-Fitr3 egunean” zioten indigenek.

[…]

Eid al Fitr jaia ospatzen ari zen familiarekin Fadhma N Semeur erasotu egingo zituztela jakin zuenean, ondorioz, gizonak biltzen saiatu zen, nekazariak, gehienak entrenatu gabeak eta arma zaharkituekin, eta erasotzaileen arma berriei egin behar zieten aurre. Gainera, etsai gehienak gerrarako entrenatuak eta hobe elikatuak zeuden. Inbaditzaileei bidea mozteko asmoz, fedearen borrokalariak (les musbbilin) zeritzenek lekua hartu zuten, Arbaâ Naït Irathenen malda amaigabea azpian hartzen zuten arroken atzean babestuz.


1 Kabilia: Aljeria iparraldeko eskualdea da, ekialdeko Atlas mendietako parte handienak osatutakoa.

Jenizaroak: trebatutako infanteri unitate batzuk ziren, elitea osatzen zuten, eta bere betebehar askoren artean Otomandar Sultanaren babes eta zaintzaren arduradunak izatearena zegoen.

Eid al-Fitr: Ramadanaren baraualdi hilabetea bukatzen den eguna, ospakizun handiak egiten dira.

*Oin-ohar guztiak itzultzailearenak dira.

Maite

One thought on “Herri baten ohoreagatik

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s