Irakurzaletasunaren alde… apalategi publikoak

öffene Bucherschrank Düsseldorf

Gero eta ohikoagoa da liburu-trukaketa informalerako bereziki prestatutako txokoekin topo egitea, esate baterako, besaulkiz eta zahar itxurako altzari garestiz atondutako kafetegietan, kafea txarra izan arren ezin garestiagoa izaten den horietan. Irakurzaletasuna modan egon edo ez, badago, noski, benetan liburuak irakurtzea gustatzen zaionik, eta besaulkidun kafetegietan lasai egotea gustatzen zaionik. Baina lokal pribatuetatik at ere batzuek bilatzen dute euren irakurketarako txokoa kale izkinako bankuan edo belar moztu berrian hankaz gora botata.

Horregatik, eta Berbaratza irakurzaletasunaren defendatzaile ere badenez, apalategi publiko edo elkartrukerako kaleko liburutegien kontua ekarri nahi izan dugu atari honetara. Gero eta ospe Öffentliche Bucherregal kölnhandiagoa hartzen ari dira kalean liburuak debalde eta boluntarioki elkartrukatzeko apalategiak. Itxura denez, 90eko hamarkadan Alemaniako Hannover eta Darmstadt hirietan ipini zituzten lehen apalategiak, eta ordudanik makina bat lekutara zabaldu dira. Alemaniako hiri askotan daude orain, baita Austrian eta Suitzan ere. Kale ezagunetan aurki daitezke, batez ere erdiguneko oinezkoentzako guneetan. Era guztietako liburuak egoten dira kristalez babestutako apaletan, eta interesatzen zaionak etxera eraman ditzake inongo baldintzarik gabe. Komeni da, betiere, liburua irakurri ondoren bere lekura itzultzea, edo, bestela, horren ordez etxean hautsa hartzen izan ohi ditugun liburuetakoren batekin kaleko balda literarioak hornitzea.

Apalategien proiektua Bookcrossing nazioarteko mugimendu ezagunaren aldaeratzat har daiteke, zeinaren bidez jendeak eremu publikoetan uzten baititu liburuak, ikusten dituen hurrengo interesatuak jasotzen dituen arte. Batzuek modu informalean egiten dute, baina bada liburuen arrastoa jarraitzeko modurik. Liburuak Bookcrossingen webgunean erregistratu eta etiketa berezituakinprimatu daitezke, hartzen duen hurrengoak liburua non darabilen ikusteko.

ÖffentlicherBücherschrankEssenGaurko belaunaldiek sekula ez bezala irakurtzen dutela esaten bada ere, zer irakurtzen den eta irakurtzen denaren kalitatea neurtzea komeni da. Bizitzaren erritmoari bota ohi zaio irakurzaletasun faltaren errua, eta egia izango da seguruenez. Horregatik, zergatik ez aprobetxatu  oharkabe igarotzen zaizkigun tartetxoak besteek gure eskura utzitako liburuei ikus-pasada bat emateko? Autobusari itxaron bitartean, parkeko bankuan seme-alabei begira gaudedean… Euskal Herrian, guk dakigula behintzat, oraingoz ez dago horrelako gunerik, baina jarriko balira ere, nork daki arrakastarik izango ote luketen! Susmoa dugu apalak segituan hustuko liratekeela eta inork ez lukeela liburu berririk utziko… Edo, are ezkorrago jartzen bagara, ez al duzue uste batek baino gehiagok erabiliko lituzkela liburuok San Juan sutarako?

Ainhoa

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s