Aziza Brahim Saharari kantuan

AzizaBrahim_Urola kosta

Aziza Brahim saharar kantariak, Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan jaioak, bide polita egin du bere herriaren askatasunaren eta erresistentziaren alde musikarekin borrokatuz. Euskal Herrian ere ezaguna dugu, Oreka TX taldearekin aritu izan baita Nomadak TX dokumentalaren biran.

Bere diskografia osoa ezin dugunez blogera ekarri, Gulili Mankoo taldearekin batera kaleratutako “Mabruk” diskoko (Reaktion Recods, 2012) kantuetako bat dakarkizuegu Berbaratzara. Diskoaren libretoan azaltzen dutenez, askatasunari abesten diote, Aziza Brahimen amonaren olerkiak baliatuz, eta horiei ahotsa eta musika jarriz. Ljada Mint Mabroc (Tiris, 1934) saharar olerkaria zuen amona, Fusilaren poeta ezizenez ezaguna, gerrako lehen urteetan borrokan aritu zelako eta poesia idatzi eta errezitatzen zuelako. Hori guztia Marokok Mendebaldeko Saharari egindako zapalkuntza bidegabea salatzeko, herriaren nahigabeak eta kalamitateak eta gerraren izugarrikeria kontatzeko. Frontean zein errefuxiatuen kanpamenduetan errezitatu izan dira olerkiok, erbestean bizi direnei adorea emateko asmoz.

Hemen duzue Fusilaren poetaren ale bat, Malkoak jario zaizkio lurrari*. Gozatu!

Sakiako iraultzaile,
ohorearen zaindari,
askatasunaren ikur,
beti konpromisoari jarraiki,
malkoak, odola
eta mina jario zaizkio lurrari.

Desiraz, ikaratuta deiadar egiten diot
berriz bilduko gaituen egunari,
elkarrekin deiadar egiten diogu
berriz bilduko gaituen egunari.

Ez ahaztu martiria
eta utzi zigun ondarea,
hemen bere odol egin berria
idealen alde eskainia.

Sahararrak,
eutsi oso-osorik
konpromisoari,
zuen komenentzia
ez da integratzea.

*Jatorrizko titulua: La tierra derrama lágrimas

Ainhoa

One thought on “Aziza Brahim Saharari kantuan

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s