Trena

Oroitzen al zara zerk uzten zintuen aho zabalik txikitan? Zeren atzetik ibiltzen zinen, zeri edo nori buruz egiten zenizkien galderak behin eta berriz gurasoei? Nik gogoan dut, eta oroitzapen hori oso argia da ene buruan, etxe aurretik pasatzen zen suge erraldoiak harrapatzen zuen nire begirada, hari begira egon nintekeen, egunak joan, egunak etorri, behin eta berriz pasatzen begira-begira… besterik gabe.

Badirudi Giosué Carducci idazle italiarrak ere nire “obsesio” bera zeukala, eta horren harira gaurko olerkia. Gozatu irakurketa!

 

Trena

Munstro eder, izugarri,

pausatzen da sarri,

ozeano ta lurrean

lasterka doanean:

asaldatuta, distiratsu

sumendien bertsu,

zeharkatuz mendiak

suntsituz lursailak;

amildegien gainetik;

gero ezkutatuz lur azpitik

zulo ezezagunetan;

bide sakonenetan;

ateraz?; hezigabe.

Itsasertzera etengabe

bidaiatuz tutuetan

haren oihuak airean.

Maite

Argazkia: www.triplanway.com

One thought on “Trena

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s