Egun seinalatua dugu gaur, edo egun seinalatua izan zen behintzat Gernikan duela 79 urte.
Jakina da hainbat lan egin dela bonbardaketa lazgarri haren harira: margolanak, olerkiak, ikus-entzunezkoak, abestiak… Guk horietako bat aukeratu dugu Berbaratzan elkarbanatzeko. Katie Melua musikari georgiarraren abesti bat dakarkizuegu, egun hura gogora ekartzeko asmoz. Behean duzue abestiaren letra, euskaraz.
AZOKA-EGUNA GERNIKAN
Umeak sokasaltoka
azoka-egunez Gernikan.
Azoka-egunez zeuden sartzear
Sartzear zeuden Gernikan.
Arimaren bila, ezin hasi
barkamen eske bihotzari.
Jada txikien jolasik ez
Gernikan azoka-egunez.
Aita lihozko trajez jantzia
merkatu-egunez Gernikan.
Frutarik onena bere salgaia
sartzear zeuden Gernikan.
Ezin diot esan hari
maite dudala nabari.
Ikusi nuen lehertzen berez
Gernikan azoka-egunez.
Leher
Leher
Airean leher
Umeak sokasaltoka
azoka-egunez Gernikan.
Azoka-egunez, zeuden sartzear
Sartzear zeuden Gernikan.
Arimaren bila, ezin hasi
barkamen eske bihotzari.
Jada txikien jolasik ez
Gernikan
Azoka-egunez.
Ainhoa
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza