Adreiluak

Euskalzale, euskara ikasle, irakasle, euskaldun zahar, euskaldun berri:

Heldu da beste behin euskararen nazioarteko eguna. Euskararen eguna egunero den arren, gaurkoa egun seinalatua da hori bera gogorarazteko. Eta abenduaren 3rako plan bila bazabiltza, adi! Izan ere, 51. aldiz ospatzen ari da Durangoko Azoka abenduaren 2tik 6ra, eta munduko beste hainbat txokotan ere liburuak azoka erraldoietako protagonistak izaten ari dira azken egunotan. Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokan laster bukatuko da, baina azaroaren 26tik abenduaren 4ra ehunka libururen aurkezpenak egin dituzte, hamaika mahai-inguru, eztabaida, hitzaldi, makina bat irakurraldi, bederatzi kontzertu. Liburuak zer diren irakurri nuen azokari buruzko programa batean eta zuri, Durangoko Azoka zale amorratuari, han irakurritakoa kontatu nahi dizut, euskaraz, noski:

«Liburua toreroaren kapa da, eguzkiarentzat eta euriarentzat aterkia, inozokeriaren gezien aurkako ezkutua, zerua itotzen duen ergelkeriaren aurkakoa, liburua ametsik onenak izateko burkoa da, amesgaizto bikainenak izateko iltzedun ohea, liburua musuzapia da malkoentzat, baltsamoa da zaurientzat, liburua gizartea, etxeak, hormak, unibertsoak eraikitzen dituen adreilu hau da (Benito Taibo).» «Irakurri duguna gara; aitzitik, liburuek gure bizitzetan utzitako hutsa izango gara (Tomas Eloy Martinez, Argentina y otras crónicas, 2011).»

Liburuetan sinesten dugunok badugu, hortaz, asteburuan zer egin. Bai Euskal Herrian bai Mexikon, izan dadila  liburuz inguratutako asteburua eta sar dadila kalabazan.

51-durangoko-azoka

guadalajarako-nazioarteko-liburuen-azoka-kartela

Elixabet

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s