Berdintasuna!
Atera ditu garrak
lore ederrak
*
Eskubideak,
izan trans, emakume
edo maritxu
*
Zuri, gorri, beltz
txiki, handi, ertain
ezetz da ezetz!
*
Femmes, donas, vrouwen
Frauen, women, menywod
batu zaitezte!
*
Gona zein praka
beti zaude dotore
nahi duzun legez
*
Zortzi edo bi
martxo edo apiril
aurrera beti
*
Titi ta alu,
besteen esklabu?
Aske gara gu
*
Etxe eta kale
blai egingo ditugu
kolore morez
*
Ama, amona
gogor dihardugu
lortuko dugu
*
Ume, ikasle
adineko, langile
gogotsu gaude!
Berbaratza
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza