Arrakalak dauzka harkaitzak,
gezur gazien gisakoak.
Uharrak urratu du,
ur usaina dario;
haizeak urratu du
uhin bidez uneoro.
Gainazala epeltzen dio eguzkiak,
zizelkatu egin zuen atzoko euriak.
Elixabet
filosofia / teoria / konjetura
Kulturaz ari gara
zabal bideak eta aireak gure hizkuntzak har dezan arnas