Nor gara

Maddalen

Maddalen Subijana Puelles Gasteizen sortu zen. Bost urte zituenean, mota guztietako instrumentuak jotzeari ekin zion, zela alboka, zela biolina, berdin zitzaion, guztiekin lortzen baitzuen ingurukoak liluratzea. Itzulpengintza eta Interpretazio Gradua ikasi zuen Gasteizen eta gai berdinari buruzko master bat Bartzelonan. Urte horietan zehar, are gehiago garatu zuen perfekzionismorako joera eta geroztik ez da erraz konformatzen: Maddalenek onenean onena! Baina patxadaz egiten ditu gauzak ‒abiadura handiak beldurra ematen diolako‒, eta etxetik ateratzen azkena da beti. Hori, bai, adarra joz gero, argi ibili! Gaur egun Nuremberg hirian bizi da eta itzultzaile autonomo gisa lan egiten du, fin-fin, noski.

ElixabetElixabet San Sebastian Lasa Tolosan jaio zen 1992an. Hitz egiten ikasi baino lehenago abesten ikasi zuen, dutxan, ametsetan, ur azpian… edonon. Hori bai, uso bat hurbiltzen zaionean bat-batean kantatzeari uzten dio eta oihuka hasten da, tonua galdu gabe. Elixabetek Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Gasteizen. Hala ere, Gasteizko ikasle garaia bukatu zitzaionean, ez zen asebeteta gelditu, eta Heidelbergera joan zen itzulpengintza eta kulturartekotasunari buruzko master bat ikastera. Oraindik ere han dabil, ikasle estatusa esplotatzen. Ai! Ze polita ikasle-bizitza! Baina ez pentsa egunak alferkerian eta parrandan igarotzen dituenik. Sormen handiko neska honek beti du zerbait eskuartean, eta aho zabalik utziko zaituen ideia franko.

ainhoaAinhoa Eguren Bengoa oñatiarra da. Eta on hutsa. Baina haren ateraldi umoretsuek beti ezustean harrapatuko zaituzte eta irribarre alaia algaraz lagunduko dute. Sukaldean gatz gutxi samar erabiltzeko ohitura duen arren, Ainhoaren patata-tortillek ez dute parekorik. Eta saltsak bereziki gustatzen ez bazaizkio ere, euskararen inguruko hamaika saltsatan sartua dago beti, bateko oñatiera ikastaroa dela, besteko euskara lektoretza Frankfurteko Unibertsitatean. Itzulpengintza eta interpretazio Gradua ikasi zuen Gasteizen eta itzultzailea da afizioz eta ofizioz. Gaur egun, Bakun itzulpen enpresan lan egiten du, eta trebeziaz nahiz dotoreziaz itzultzen du beti.

Maite (1Maite Urzaa Zenigaonaindia 1992an jaio zen Gernikan, edo Deuston, edo Bilbon… kontu hori argitu gabe dago oraindik. Oso neska urduria denez, egunean lau kafe hartzen ditu, lasaitzeko balio omen dio. Gasteizen itzulpengintza ikasi zuen, baina hiri hartan hotz handia pasa ostean, eskularru eta txanoa sekula gehiago ez janztea erabaki zuen. Beraz, Marseillara joan zen bizitzera, eta urtebete beranduago, Bartzelonara. Han Itzulpengintza eta Kulturartekotasun Masterra ikasi zuen, eta gaur egun itzultzaile gisa lan egiten du eguzkiak su-etenik ez duen hirian. Maiterekin ez zara aspertuko, denbora librea oso ongi erabiltzen baitaki. Beti positibo, ingurukoak energiaz betetzeko dohain berezia dauka. Berbaratzako postetan ere bere izaera islatzen du, bizitasunez zipriztintzen baitu bere eskuen artetik igarotzen den guztia.

Berbaratza

Berbaratza 2015