Katharina Elisabeth Textor (1731-1808)
Izenez ez da oso ezaguna, ezkontzean hartutako abizenagatik, ordea, bai: Goethe. Johann Wolfgang von Goethe idazle, zientzialari, historialari -eta beste hainbat izenondodun gizon- ospetsuaren ama izan zen, Aja andrea izenez ere ezaguna. Emakume ezin argiagoa zen, nortasun handikoa eta guztiz alegera. Argi ikusten da hori semeari eta lagunei idatzitako ehundaka eskutitzetan; baita semeak hari buruz egindako ezin konta ahala aiputan ere.
Gaur emakume honen eskutitzik ez, baina bere errezeta bat ekarri dugu Berbaratzara. On egin!
URTE OSO BATERAKO ERREZETA
Hartu hamabi hilabete,
ondo-ondo garbitu
samina, zekenkeria, pedantekeria eta beldurra kentzeko
eta zatitu hilabete bakoitza 30 edo 31 zatitan,
doi-doi urtebete hornitzeko lain.
Egun bakoitzak hiru osagai izango ditu,
lan zati bat
eta poz eta umore zati bana.
Horri goraino betetako hiru koilarakada baikortasun gehitu,
koilarakadatxo bat tolerantzia,
ironia apur bat
eta sotiltasun pitin bat.
Orduan nahastura maitasunez ondo busti.
Jakia gertu dagoenean
adeitasun sortatxo batez apaindu
eta zerbitzatu egunero patxadarekin
eta katilu on bat te indargarriz lagunduta.
Ainhoa
Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza