Giosuè Carducci

 

Italiako unibertsitate ezagunenetako irakasle izan zen 42 urtez gaurko idazlea, Giosuè Carducci (Toscana, 1835-Bolonia, 1907) literatura italiar klaseak ematen aritu zen Bolonian. Elizaren eta monarkiaren aurka egin zuen borroka eta Italiako poesia modernoaren aitzindarietako bat izan zen. Literatura Nobel Saria jaso zuen 1906an, hil baino urtebete lehenago.

Hemen dituzue Carducciren olerki bi euskarara ekarriak, espero dugu zuen gustukoak izatea. Irakurketa on!

 Giosuè_Carducci2

NEGUKO UNADURA

Egon al zen egun batez

lur honetan eguzkia?

Larrosa eta morea,

argia, beroa, irria?

Egon al zen egun batez

gaztaro gozo lerdena,

ospe ta edertasuna

fede, dohain, maitasuna?

Baliteke garai batean,

Omero eta Valmikirenean,

baina antzina zen hori,

eguzkia zegoenean.

Eta orain inguratzen nau

neguko laino zikinak

Eta noizbat izandako

munduaren errauts finak

ANTZINAKO NEGARRA

Eskua luzatzen zenion,

haur eskua zuhaitzari

berde alesagarrondo

lore hori-gorriei,

ortu mutu bakartian

berdetzen da dena orain

ekainak ematean

argia ta beroa lain.

Zu, nire landarearen lore

kolpatu eta lehorra,

zu, alferrik bizi dena

azken lore bakarra,

lur hotzean jaio zinen,

lur beltzean jaio zinen;

ez zaitu eguzkiak berpizten

ezta maitasunak itzartzen.

 Maite

 

One thought on “Giosuè Carducci

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s