Iheslaria

Literaturako Nobel Saria jaso zuen lehenengo emakumearen olerki batekin gatoz gaurkoan. Gabriela Mistral joan den mendeko idazle latinoamerikar ezagunenetako bat izan zen, eguneroko bizitzari buruz idazten zuen, eta emakumearen askatasunaren ikur bihurtu zen.

Iheslaria

Zuhaitz pozgarri, beso zabaldun,
ur-jauzi libre, freskura bizi,
nire atzean botata ahul
nork esan zizuen geldi ipini
ta nire izena xuxurlatu?

Zuhaizpean bakarrik
hankak garbitzen nintzen
itzalak gidaturik
hautsa jantzi nuen.

Zein ederra, adarrak ateratzen
ta burua duzu makurtzen,
baina ez al duzu ulertzen
ez ditudala hamar urte
hasteko idulkiaren diska babesten
ta odol bako kurtzea ikasten.

Begira nazazu pinu-zedro
begiekin ta goitik behera.
Ez mugitu ez apurtu ero
zure zokorreko hankak:
ezin baitute gehiago gero
kaktus mingarrien urradurekin,
harkaitzen hobiekin honezkero.

Urduritasuna da nabari,
txistu moduko bat entzuten da,
badoa zodiakoari adi
tente dagoen belarrera.
Bizirik dago gaua dardarti
ukapenak, baieztapenak
bidaltzen ditu aingeruak sarri
ta nirea, harekin borrokan.

Beldurtutako emakumeak
negar egiten du zedropean
Libanon erori da, gauean,
joan egingo da egunsentian
bidea ta hautsa jakin gabean
ta ez ditu berriz ikusiko
inguruko bi mila pinuak.

Ene zuhaitza, burugabea,
haizetean ta uda latzean
indarrez galdua, atsekabea,
ekaitzen zoriak eramana.

Maite

Irudia: http://cvc.cervantes.es/literatura/escritores/mistral/

1 thoughts on “Iheslaria

  1. Pingback-a: Ehungarrenez | Berbaratza

Zer deritzozu?